martes, 27 de agosto de 2013

I. DESOBEDIENTZIA JARDUNALDIAK


URRIAK 5 TXIRBILENEAN, Txabarri Kalea 6 - Sestao
5 de OCTUBRE en TXIRBILENEA, C/ Txabarri 6 - Sestao

11.00 Erresistentzia tailerra - Itoizko Solidarioak. / Tailer de Resistencia - Solidarios con Itoiz
16.00 AHTren aurkako Bizikleta Martxa Desobeditzailearen bideoaren emanaldia. / Proyección del video de la Marcha Desobediente en Bicicleta contra el T.A.V.
18.00 Hitzaldia. Mugitu: AHTren aurkako mugimendu desobeditzailea. / Charla. Mugitu: Movimiento desobediente contra el T.A.V.
21.00 Kontzertuak + TARATALARI eta OLENTZEROEKIN elkartasun ekitaldia. / Conciertos + Acto en solidaridad con los TARTALARIS y OLENTZEROS.
http://www.txirbilenea.org/cast/?p=1557


lunes, 13 de febrero de 2012


[Berria] Gipuzkoan beste gizarte eredu bat posible dela aldarrikatu dute
Azpiegitura handien inguruan «benetako eztabaida bat» egiteko eskatu dute Donostian, manifestazio batean
AINARA ARRATIBEL GASCON DONOSTIA

Ehunka lagunek egin zuten atzo arratsaldean Gipuzkoan egin nahi dituzten azpiegitura handien aurka. / JON URBE / ARP
Beste gizarte eredu bat aldarrikatu, eta «azpiegitura erraldoiak nahiz proiektu xahutzaileak» eteteko eskatu zuten atzo ehunka lagunek Donostian. Gipuzkoako azpiegitura erraldoien aurkako herri mugimenduak antolatu zuen protesta; eredu berri hori zehazterakoan herritarren iritzia kontuan hartzeko eskatu zuten. «Haien parte hartzea funtsezkoa eta ezinbestekoa da», nabarmendu zuten antolatzaileek.

Elurra eta euria egin arren, asko izan ziren manifestaziorako deiari erantzun eta Bulebar inguruan bildu zirenak. 17:15ean bazen jendea inguruan. Bozgorailuetatik azpiegitura handien aurkako mezuak entzuten ziren. Protesta 17:40 inguruan abiatu zen, Gipuzkoa desberdin baten alde, jendarte eredua aldatu: azpiegitura lan handiak gelditu lelotzat hartuta. Parte hartzaileen artean izan ziren, besteak beste, Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitano, ezker abertzaleko Rufi Etxeberria eta Joseba Permach, Aralarreko Rebeka Ubera eta Ernesto Merino, Ezker Anitzeko Mikel Izagirre, Eguzki talde ekologistako Juan Mari Beldarrain, Gipuzkoako Errausketaren Kontrako Plataformako Maria Luisa Sanchez eta AHT Gelditu! Elkarlaneko Mila Elorza.

Ez, ez, ez txikiziorik ezBihotza porlanez betea duzueErraustea ez hemen eta ez inon! eta era horretako leloak oihukatu zituzten ibilbide osoan zehar. Pankartek eta banderek kolorea eman zioten protestari. Martxa zaintzen, ertzainen hiru furgoneta joan ziren bukaeran.

AHTa, Zubietako errauste planta, Pasaiako kanpoko kaia, Lezo-Gaintxurizketa plataforma logistikoa, Zubietako espetxea eta gisako azpiegiturak «bideraezinak» direla aldarrikatu zuten, eta ez egitea galdegin zieten erakundeei. «Horiek geratzeko eta inoiz egin ez den eztabaida bat egiteko eskatzeaz gain, inposatu diguten garapen eredua zalantzan jarri nahi dugu. Krisiak agerian utzi du urteetan guk esaten genuena: hazkunde eredu hori ez da bideragarria. Jendeak, gainera, ez du hori nahi».

Herritarren ongizatea ardatz izango duen eredu bat nahi dute Gipuzkoarentzat. «Ez egungoa, gutxi batzuen enpresa interesei erantzuten baitie soilik. Osasun alorrak, hezkuntzak eta kulturak behar dituzten baliabideak xahutzen ditu egungo eredu antisozialak. Krisi garai honetan, hori oso larria da. Baliabideak beste esparru batzuetan erabili beharko lirateke, beharrak benetakoak diren esparruetan».

Abiarazi nahi dituzten azpiegitura proiektuek ingurumenari «kalte handia» eragingo lioketela salatu dute, gainera. «Natur baliabideak suntsitzen eta landa guneak jendez husten ari dira. Gure herrialdea metropolizatzen dihardute». Gainera, nabarmendu dute azpiegitura horiek ez dutela inolako errentagarritasun sozio-ekonomikorik sortzen, egitasmo horiek defendatzen dituztenek hori esan badute ere. Sortzen diren lanpostuek oso baldintza prekarioak dituztela salatu dute.

Halaber, egungo gizarte eredua defendatzen dutenen jokabidea gaitzetsi dute. «Zenbait ordezkari politikok erakundeetan gure ahotsa isilarazi eta proiektu txikitzaileen aldeko presioa mantendu nahi dute. Proiektu horien atzean dauden interes pribatu itzelen defendatzaileak dira horiek». Hori dela eta, eztabaida bat zabaltzearen alde egin dute: «Jarrera oztopatzaileak alboratu, eta benetako eztabaida bat hasi behar dugu. Une egokia da horretarako. Herritarren parte hartzea funtsezkoa da eztabaida horretan. Urte hauetan ukatu zaion ahotsa eman behar zaio berriro ere».

Herri ekimena

Eztabaida hori bideratzeko ardura osoa erakundeen esku uztea ez dela bidea iritzi diote. «Herritarron ekimenean dago gakoa neurri handi batean. Lanean jarraitu behar dugu, lurraren defentsari eta garapen ereduaren aldaketari zor zaien garrantzia behin eta berriz aldarrikatuz. Ez gaituzte geldiaraziko proiektu txikitzaileak eteteko borrokan».

Bide horretan, azpiegitura proiektu handien aurkako mozioak onartu dituzte Gipuzkoako zenbait udaletan: Oiartzunen, Lezon, Pasaian, Hernanin, Tolosan, Zaldibian, Seguran eta Mutrikun, besteak beste. Datozen asteetan beste hainbat udaletan egingo dituzte gisa horretako proposamenak.

Gipuzkoan hasitako mugimendua Euskal Herri osora zabaltzea ere aztertzen ari dira, azpiegitura horietako asko ez baitira Gipuzkoakoak bakarrik. Hori nola egin ikusi behar dute orain: «Euskal Herri desberdin bat nahi dugu. Geldi ditzagun lehenik azpiegitura lan handien proiektuak, eta ireki diezaiogun bidea eztabaida sozialari. Beste eredu bat nahi dugu, eta landuko dugu!».

jueves, 3 de noviembre de 2011

Plentziako itsadarra eta inguruak

Txipio Bai elkarte naturalistak 1996an egindako bideoa, Plentziako itsasadarraren, Gorlizko badiaren eta inguruko itsaslabarren balio ekologikoak nabarmenduz.

Video realizado por la asociación naturalista Txipio Bai, donde recalca el valor ecológico de la ria de Plentzia, la bahía de Gorliz y lo acantilados de la zona.

jueves, 20 de octubre de 2011

ENERGI EREDUEAREN ERAGINAK / IMPACTOS LOCALES DEL MODELO ENERGÉTICO
HITZALDI-EZTABAIDA / CHARLA-DEBATE

COKE EZ Koordinakundea (Muskiz)
Talaia (Armintza)
Ezkerraldeko Asanblada Antidesarrollista
Zanpazu Bizirik (Aiaraldea)

URRIAK 27 DE OCTUBRE
19.oo
Hikaateneo
Muelle Ibeni,1
Bilbo




lunes, 22 de agosto de 2011

Bizkaia Benetan Maite - Desarrollismo eta proiektu txikitzaileen aurkako eguna Bilbon. Eredu sozialari egurre! / Jornada contra el desarrollismo y los proyectos destructores. ¡Caña al modelo social!

 Urtero lez Bilbaoko jaietan "Txikizioaren aurkakoa eguna" ospatuko dugu. Aurten Bizkaia Benetan Maite koordinakundeak antolaturiko ekintza ezberdinen egitarau luzatzen dizuegu.

Abuztuak 26 Barikua
14.30 Bazkari herrikoia Solokoetxeko eskileretan
19.00 Kalejira 7katutik + Kontzentrazioa Arriaga plazan
21.00 Bideo emanaldia eta txikizioak eragindako kalteen argazki proiekzioa 7katu gaztetxean
21.30 Kontzertua:
          Meren
          Rigor Mortem
          Vacio

Txikizioren aukako pankartak ekarri.
Eredu sozialari egurre! Lotu ditzagun borrokak!



  Como todos los años en fiestas de Bilbao celebraremos una jornada contra el desarrollismo y los proyectos destructores. Os pasamos la programación preparada por la coordinadora Bizkaia Benetan Maite.

Viernes 26 de Agosto
14.30 Comida popular en las escaleras de Solokoetxe
19.00 Kalejira desde 7 katu + Concentración en la Plaza del Arriaga
21.00 Proyección de vídeo y fotografías hechas a los destrozos causados por varios proyectos destructores.
21.30 Concierto
          Meren
          Rigor Mortem
          Vacio

Traed vuestras pancartas contra el desarrollismo y los proyectos destructores.
Caña al modelo social. Que todas las luchas estén presentes.



domingo, 14 de agosto de 2011

Etor zaitezte PTP-aren aurkako akanpadara! Acude a la acampada contra el PTP!

Ez dira hainbeste urte kandileak baleen oiloaz piztu behar zirenetik, ez eta arropa herriko labaderora eramaten zenetik, baina badirudi azken mendean mila urteko eboluzioa agortu nahi izan dugula. 
Beste persona asko bezala, nekatuta gaude bai gure bizitzaren norabidea bai inguruaren etorkizuna gutxi batzuen eskuetan egoteaz, eta lan egingo dugu, baita borroka egin ere, ohitura eta ogibide batzuk berreskuratuak izan daitezen.
Politikariek nahiz enpresaburuek, tradizionalistatzat jotzearen beldurrez, politika progre eta liberalak aukeratu dituzte… zer nolako etorkizuna utziko digute?
Bada, zuloz eta zorraz jositako sistema. Utz gaitzatela bakean; guk badakigu nola antolatu, ez baitugu ezer berririk asmatuko: nekazaritza, arrantza, eskulagintza, abelzaintza, e.a. izango dira gure sistemaren oinarriak eta asanblada herrikoiak horren ardatza.
Turismo eta zerbitzuak lehen bezala komplementuak baino ez dira izango, tortillari buelta eta bokadu eman behar diogu. 
Ezin hobeto datorkigu kapitalak pairatzen ari den krisialdia. Krisiak, aldaketa esan nahi du, onerako aldaketa hain zuzen, eta jakin badakigu amalurrarekiko oreka berrezkuratzea ez dela soilik zera ona, premiazkoa baizik.
Uribe Kostan zehar Lurralde Zatikako Planak 30.000 inguru etxebizitza aurreikusten ditu, eta bakarrik Getxon 8000-11000 bitarteko kopurua (getxoko Udalak 5000 bizitoki baino ez direla izango esan arren, gogora dezagun LZPa 16 urteko epeari eginda dagoela).
Gainera Udal honen jarrera salatu nahi dugu: Maidagango tren geltoki zaharra mantentzea aspaldituk aldarrikatu dute auzokideek, eta hori egin ordez Ibarbengoako metro geltoki berria egin dute, zelaien artean, Andra Mari auzoko nekazal eremuekin espekulatzeko asmoz. 
Horrexegatik, irailaren 8. 9, 10, eta 11n LZParen aurkako akanpada (akanPTPatada) antolatu dugu, geltoki horren parean.
Hala ere, ez dugu borroka hau Getxora mugatu nahi, Plentzi Sopela, Berango, Leioa eta abarreko HAPO espkulatzaileak gelditu beharko ditugu, baita Armintzako BIMEP eta Lamiakoko makroaraztegia ere, eta eskualdeko proiektu txikitzaile guztiak, UK nortasun eta bizirik gabeko megalopoli bihurtuta ez baduzue nahi, behintzat, Lemoiz bezalako borrokak ez baitira oroitzapen hutsak, baizik eta gertaera eredugarriak.


No han pasado tantos años desde que los candiles se encendían con aceite, ni desde que la ropa había que llevarla al lavadero, pero parece que en el último siglo, hubieran pasado mil años, viendo cómo ha cambiado todo. 
Como muchxs otrxs, estamos cansadxs de que, bien la dirección de nuestras vidas, bien el futuro del medio ambiente, estén en manos de unxs pocxs, y vamos a trabajar, y pelear también, para recuperar ciertas costumbres y viejos oficios.
Tanto políticxs como empresarixs, con miedo de que les tachen de tradicionalistas, han priorizado políticas progres y liberales… ¿y qué futuro nos van a dejar? 
Pues un sistema lleno de agujeros y deudas. Que nos dejen en paz, nosotrxs ya sabemos cómo organizarnos, porque no vamos a a inventar nada nuevo: agricultura, pesca, artesanía, ganadería, etc. serán las bases de nuestro sistema y las asambleas populares su eje.
El turismo y los servicios serán simples complementos, igual que antes, tenemos que dar la vuelta a la tortilla y pegarle bocado. 
La actual crisis del capital no podría venirnos mejor, porque crisis será igual a cambio. 
Y cambio para mejor, porque sabemos que la madre tierra no es simplemente bueno, sin absolutamente necesario.
En Uribe Kosta, el Plan Territorial Parcial prevé la construcción de alrededor de 30.000 viviendas, y solamente en Getxo serían entre 8.000 y 11.000 viviendas (aunque el Ayuntamiento de Getxo diga ahora que no serán más de 5.000, recordemos que el PTP está hecho a 16 años de plazo). 
Además, queremos denunciar la actitud de éste consistorio, que ha tergiversado la histórica reivindicación vecinal de mantener la antigua estación de Maidagan; en vez de eso, construyen la nueva estación de Ibarbengoa entre campas, sin otra intención que especular con los suelos rurales del barrio de Andra Mari. 
Por esto mismo, del 8 al 11 de septiembre, organizaremos una acampada (AkanPTPatada) al ladito mismo de esa estación.
Sin embargo, no queremos limitar ésta lucha a Getxo: los PGOU especuladores de Sopela, Berango, Plentzi, Leioa etc, también tendremos que pararlos al igual que el BIMEP de Armintza, la macrodepuradora de Lamiako y todos los proyectos destructores de la comarca, por lo menos si no queremos ver una UK carente de identidad y convertida en megalópoli. 
Luchas como la de Lemoiz no son para quedar en el recuerdo, sino para tomar ejemplo.


IRAILAK 8 - GETXO SACA PECHO


17.00 AKANPADAREN ANTOLAKETA
19.00 AURKEZPEN ARINA
      EGOERA ANDRA MARIN
21.00 <<GETXO AKORDATEN NAZ<< 2. dokumentala + LABURMETRAIAK
(Afaria etxetik ekarri)

IRAILAK 9 - ERNE ATXURRAK

10.00 LANTALDEAK
1. Zuhaitzak landatu
2. Barazkiak bildu, landatu...
3. Sukaldaritza (baserriko animaliekin, enbotatu...)
4. Sukaldaritza (animaliarik gabe, txorizo beganoak, enbotatu...)
15.00 GETXOKO PRODUKTUEKIN EGINDAKO BAZKARIA
17.00 HITZALDIA EHNE-ko kide baten eskutik
19.00 GARAGARDO TAILERRA
TXOTX!!

21.00 BERTSOAFARIa

IRAILAK 10 - HERRI NORTASUNA VS HIRI BAKARDADEA

11.00 NOLA ALDATU DA ZURE HERRIA mahaingurua
Argazki erakusketa
15.00 HERRI BAZKARI BEGETA Andra Mariko auzokideen eskutik
        KANTU KANTARI
18.30 URDULIZKO JAIETARA KALEJIRA
ORABAI PErkuzio taldearen eskutik harrera 
poteoa.

IRAILAK 11 - LURRA ETA ASKATASUNA

12.00 ibilbide kulturala
15.00 BAZKARI BEGANOA
17.00 << BASERRIA ETA EMAKUMEA << hitzaldia
18.30 SOROA BETIRAKO OKUPATU






jueves, 5 de mayo de 2011

Marcha contra los proyectos invasores (extraído de http://getxokoauzokideok.wordpress.com)


Desde Plentzia hasta Muskiz, pasando por Getxo, un clamor vecinal recorre por el litoral, desde las estradas, por calles y avenidas, contra los proyectos destructores que amenazan nuestros pueblos. La lanza oscura la representan el Plan Territorial Parcial del Bilbao metropolitano, la macrodepuradora en Lamiako, la planta de Coke en Muskiz… Entre el 2 y 3 de Abril varios centenares de vecinas y vecinos han recorrido en marcha reivincando la necesidad de preservar nuestros pueblos. Auzokideok estuvo entre los colectivos participantes reunidos en la plataforma Bizkaia Benetan Maite, pues el PTP amenaza con agotar el suelo en Andra Mari; el caballo de troya de tal proyecto – el ayuntamiento sondea al pueblo con 4.000 viviendas – es la estación de ibar-bengoa cuyo coste asciende a 50 millones de euros y que sólo tiene sentido con 4.000 viviendas nuevas , o más – como planeaba el anterior equipo de gobierno municipal -. que otorgarían a Getxo la ansiada cifra de 100.000 habitantes.
Entre los proyectos destructores se han de contar aquellos faraónicos que suponen una sangría para el pueblo, como es el gigantesco Getxo Antzokia. La marcha se detuvo en las galerías de Punta Begoña, donde tanto gobierno municipal como oposición, frente a diversos colectivos vecinales, pretenden perpretar un hotel de lujo en un espacio que es del pueblo de Getxo.
El desarrollo sin más control que el consabido descontrol ha convertido a Leioa – y a Lamiako en particular – en el pueblo que va a recoger los residuos fecales de 11 municipios. Su macrodepradora estelar es el modelo tremebundo. Frente al manido eslógan de la Diputación vizcaína, quienes de verdad quieren a Bizkaia dicen: alto a los proyectos destructores.
         La marcha del día 2 que partió de Plentzia, paró en    Getxo, donde en el polideportivo de Andra Mari, la asociación de vecinos de Andra Mari organizó una herri bazkaria que ni el Bulli, ni Argiñano – no cinco tenedores, ciento treinta -. Como camino se hace al andar, voz a voz y paso a paso, caminamos pueblo a pueblo, en defensa de una Bizkaia nuestra, vivible – es decir, con vida, entendiendo que vida es preservar la vida, el modo de vivir que nos precede y de la que somos testigos -. Seguimos en el camino.